
Mendien artean, etorkizunari begira dagoen lurraldea
Lurraldeak hainbat erronka nagusiri egin behar die aurre: turismoaren urtarokotasun handiak garapen ekonomikoa mugatzen du; natura- eta kultura-ondarea zaintzeko beharra dago; eta irisgarritasuna eta konektibitatea hobetu behar dira. Horrez gain, lurraldearen erabileren arteko bizikidetzarekin lotutako erronkak daude —hala nola turismoaren eta artzaintzaren artekoak—, baita herritarrak eta bisitariak sentsibilizatzearen garrantzia ere. Horrek guztiak enplegua sortuko duen, jarduera dibertsifikatuko duen eta ingurumen-inpaktua murriztuko duen eredu jasangarri bat sustatzea eskatzen du.
Proiektuaren ekintzak
Proiektua hiru jarduera-ildoren inguruan egituratzen da, lurraldean eragin zuzena duten ekintza zehatzekin:
Lurraldearen ulermen partekatua
Tailerrak, topaketak eta sentsibilizazio-ekintzak garatzen dira, tokiko eragileak erronka komunen inguruan lerrokatzeko (turismoa, artzaintza, klima-aldaketa) eta ingurunearekiko ezagutza hobetzeko.
Horrela, erronka komunei aurre egiteko ikuspegi partekatua eraiki nahi da, erabakiak elkarrekin hartzea erraztuz eta mugaz gaindiko lankidetza indartuz.
Ondarearen balorizazioa
Mugaz gaindiko bidezidor-sareak sortu eta seinaleztatzeko, interpretazio-panelak instalatzeko, ondare-elementuak berritzeko (iturriak, bordak, ibilbide historikoak) eta Hiru Behien Zerga bezalako erreferentziazko ondareak balioan jartzeko inbertsioak eta esku-hartzeak gauzatzen dira.
Jarduketek ondarea babestu eta bisitarientzat zein tokiko biztanleentzat erakargarri, irisgarri eta jasangarria izango den turismo-baliabide bihurtzea ahalbidetzen dute.
Turismo-garapen jasangarria
Turismo-eredu orekatuagoa sustatzen da, mendi-ibilietarako eta txirrindularitzarako azpiegiturak hobetuz, naturarekin eta kulturarekin lotutako esperientzia berriak garatuz, eta helmuga urte osoan kokatzeko sustapen- eta prestakuntza-ekintzak eginez.
Ikuspegi horrek bisitarien kopurua handitzen laguntzeaz gain, esperientziaren kalitatea hobetzen du eta turismo-ereduaren epe luzerako jasangarritasuna bermatzen laguntzen du.



